Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

saxifragal

izond. Bot. Angiospermoen klaseko izen bereko ordenako zuhaitzez, zuhaixkez, landare aihentsuez eta belar landareez esaten da. 28 familia eta 3.340 bat landare mota biltzen dira saxifragalen baitan. Familiarik ezagunenak euforbiazeoena, bruneliazeoena, krasulazeoena eta saxifragazeoena dira. Hostoak bakunak edo elkartuak, osoak edo gingildunak, eta elkarren aurka edo txandaka antolatuak izan ditzakete. Lorea sexu bikoa dute gehienek, egituraz simetria plano bi edo gehiagokoa (aktinomorfoa), eta lore hosto bereizitakoa. Ginea Berrian, Asiako hego-ekialdean, Australian, Afrikako hegoaldean eta Ameriketako lurralde bero eta epeletan daude batez ere zabalduak.