Sauvage, Catherine
(Jaiotza izena, Jeanine Saunier). Frantses abeslaria (Nancy, 1929 - 1998). Antzerkian aritu zen, amateur gisa, gerra garaian. 1945ean Brecht-en ikuskizun batean parte hartu zuen Lyonen, eta gero egile beraren beste lan bat antzeztu zuen Alliance français-en. Gerra garaian, bestalde, abestiak erakarri zuen. Bere estiloa Parisen bizi izan zituen lehenengo esperientzietan oinarritu zen. Aipagarria da "Grand-Papa laboureur" abestia. Catherine Sauvageren bizitzan izugarrizko eragina izan zuen Léo Ferré egile-musikagile bihurriak. 1949an Monsieur William abestu zuen, eta Paris Canaille eta C’est l’homme grabatu zituen. Lan horrengatik Charles Cros Akademiako diskoaren saria jaso zuen 1954an. 1962 eta 1992an beste bi sari handi jaso zituen. Canetti taldean eta des Trois Baudets taldean parte hartu zuen. Ondoren birak eta emanaldiak eskainiz jardun zuen. Musikari ona izan zen Catherine Sauvage eta jakin zuen bere inguruan artearen maisuak biltzen, Michel Legrand eta Jacques Loussier piano jotzailea, besteak beste.