Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sava

edo Save. (Al. Sau; Hungarieraz, Szava). Esloveniako eta Serbiako ibaia, Danubio ibaiaren adarra. 940 km luze da eta 95.720 km2-ko ibai arroa hartzen du. Esloveniako Alpe mendietan du iturburua eta Ljubljana eta Zagrebeko hiriak igaro ondoren, Danubio ibaiarekin bat egiten du, Belgraden. Bosna eta Drina dira Sava ibaiaren adar nagusiak.