Sauguis, Bertrand de
Zuberotar idazlea (Zalgize, XVI.-XVII. m.). Zaldun higanota zen, Zalgizeko gazteluan sortua. Oihenartek eman zuen haren berri, eta soneto bat eskaini zion. Esaera zaharren biltzailea izan zen. Sauguisek bildutakoak Julio Urquijok argitaratu zituen RIEV aldizkarian Los Refranes vascos de Sauguis izenburupean. Olerkaria ere izan bide zen, baina ez da haren olerkirik gorde.
- Saturraran
- Saud
- Saudi Arabia
- saudiarabiar
- Sauguet, Henri
- Sauguis, Bertrand de
- Sauguis-Saint-Etienne
- Saul
- Sault
- Saumur
- sauna