Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saud

(Saud ibn Abd el Aziz IV). Saudi Arabiako erregea 1953-1964 urteetan, Ibn Saud erregearen seme eta ondorengoa (Kuwait, 1902 - Atenas, 1969). Izugarri aberastu zen petrolioak sortutako irabaziei esker, baina ez zuen bere herria garapen bidean jartzeko ahalegin berezirik egin. 1958. urtean bere anaia, Faysal, izendatu zuen Lehen ministro, baina 1960an kargutik kendu eta gobernuburu izendatu zuen bere burua. Herri arabiarretako errege kontserbadoreen alde agertu zen, eta Yemengo erregezaleei ere lagundu zien. 1964. urtean kargutik kendu eta anaia jarri zuten haren lekuan.