Sault
(Eusk. Zalduia). Lapurdiko bizkondeen familia. XII. mendean Arbelako bizkonde familiarekin lotu zen ezkontzaz. Arnaud-Bertrand Lapurdiko kondea (1170-1192) Baionatik kanporatu zuten ingelesek eta ordutik aurrera Uztaritzen egokitu zen Zalduia familia. Gilen-Bertrand izan zen azken bizkondea (1192-1193). Ingelesek baile bat ezarri zuten Lapurdin urte hartatik aurrera.