Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saturno

(Lat. Saturnus). Mit. Italiako penintsulako eta Erromako jainkoa, Kronos greziar jainkoaren parekoa. Ereintzaren eta ardogintzaren jainkoa zen, eta igitaia edo aihotza ziren haren ikurrak. Erromatarren tradizioaren arabera, Olinpotik egotzi zuen Zeusek eta Italian babestu zen, Janoren ondoan. Saturnalia izeko jaiak ospatzen zituzten erromatarrek haren omenean abenduaren azkeneko egunetan.