Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

saturnalak

(Lat. saturnalia). iz. Erroman Saturnoren ohoretan ospatzen ziren jaiak. Abenduaren 17an hasten ziren, eta 3 egun irauten zuten Augustoren garaian, baina Domizianorekin 7 egunera zabaldu ziren. Garrantzi handikoak ziren eta jai egunetan lan guztiak alde batera utzi ohi zituzten erromatarrek. Lehen egunean ospakizun erlijiosoak eta sakrifizio ofizialak egiten ziren. Ondorengo egunetan ikuskariak izaten ziren, hiritarrak adiskideengana joaten ziren, opariak trukatu eta oturuntza oparoak egiten zituzten. Esklaboak aske gelditzen ziren eta jabeek zerbitzatu behar zituzten. Jai horietako ezaugarri batzuek kristautasunak beretu zituen.