Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sartze

Nafarroako Pirinio aldeko udalerria (Zaraitzuko ibarra). Sarriés-Sartze du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Espartza; ekialdean, Gorza eta Bidangoze; mendebalean, Urraul Goiti; hegoaldean, Galoze eta Gorza. Garaiera, 690 m. 22,85 km2. 1999ko datuen arabera, 79 biztanle (sarztarrak). Sartze eta Ibiltzieta herriguneek osatua da udalerria. Zaraitzu ibaiak zeharkatzen du hegoaldetik iparraldera. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago. Laborantza (patata, garia, garagarra), abere hazkuntza (ardi, behi eta zaldi azienda) eta baso ustiapena dira ekonomia jarduera nagusiak (langileen % 65). Aipagarriak dira XIII. mende hasierako San Martin Tourseko eliza, Ama Birjina Argiloaingo ermita eta Sarries etxea. v Historia. XI. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Sartzeko herria. 1845. urtean bihurtu zen udalerri.