Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sasandar

iz. eta izlag. Pertsiako antzinako dinastia, K.o. II. mendean Sasanek sortua. Inperioaren mugak asko aldatu ziren Ardashiren garaian, batez ere Erroma eta Bizantziorekin izan ziren borrokak zirela eta. Shapur I.aren agintaldian (241–272) inperioa Sogdianatik Arabiako Mazun lurralderaino zabaldu zen hegoaldean, Indus ibairaino ekialdean eta Tigris eta Eufrates ibaien haranetaraino mendebalean. Inperioaren garaian zoroastrismoa erlijio nagusi bilakatu zen, aginpidea zentralizatu zen eta gobernuaren diru laguntzaz errepideak, hiriak eta nekazaritza lanak egin ziren. 641. urtean desagertu zen inperioa, arabiarren erasoen ondorioz.