Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sasi

iz. Arrosaren familiako landarea, zurtoin luze aihentsuak eta arantzaz hornituak, eta lore zuri edo arrosadunak dituena, fruitutzat masusta ematen duena (Rubus fruticosus); hed., sasiaren antzeko zuhaixka sarria. ik. lahar. Bide bazterreko sasiak eta oteak. Berroz berro, sasiz sasi. Eta estaliko dute guztia sasiek, laharrek eta arantzek. Sasi artean dauka hegoa lotua. Bizitza sasi bat da, arrosa eta arantza. Irakurleari ez zaio biderik gehiegi zabaldu behar, agian, baina arantzaz eta sasiz iraurtzeak ere ez dirudi egoki. Belarrak jorratu eta artoa sasira bota: zerbait oker egin. Sasitik berrora: txarretik okerrera. Gramatikaren sasi korapilatua. || (Hitz-elkarketaren lehen osagai gisa). Sasikoa, egiazkoa ez dena, benetakotik itxura besterik ez duena. Bagenituen lehen euskaraz sasijakintsuak, sasiletraduak eta sasikumeak; orain, berriz, lehengoen gain, sasi-absolutuak, sasi-helburuak, sasi-kezkak eta nik ahal dakit beste zenbait sasi-gauza. || izond. Nahasia, korapilatua. Gizon alimale bat zen, berrogeita hamar bat urtekoa, bizar sasi batekin.