Saseta, Kandido
Gipuzkoar militarra (Hondarribia, 1903 - Areces, Asturias, 1937). Buruzagi militar abertzale miretsienetako bat izan zen 1936ko gerran. Militarra zen ogibidez 1936ko Gerra Zibila hasi zenean, eta 1936ko abuztuan Gipuzkoako gudariak eta batailoiak antolatzeko agindu zion Euzko Alderdi Jeltzaleak eta euskal batailoien komandante nagusi gisa jardun zuen gerran Gipuzkoan, Bizkaian eta, ondoren, Asturiasen. Legutianoko frontean zauritu zuten 1936ko abenduan eta gerra Euskal Herrian amaiatu ondoren Asturias aldera jo zuen. Oviedoko frontean hil zuten 1937an. Gerra hasieran, haren izena hartu zuen Euzko Gudarosteko 53. batailoiak.
- sartzaile
- Sartze
- sartze
- Sartze
- sasandar
- Saseta, Kandido
- sasi
- sasiama
- sasi-arrosa
- sasiarte
- Sasiburu Elkartea