Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antso Ia

Mallorcako erregea 1311-1324 urteetan (Formigueran hila, Foix, 1324). 1309. urtean Napoliko Karlos II.aren alaba Maria Siziliakoarekin ezkondu zen eta 1311. urtean hautatu zuten errege. Antso I.aren agintaldia Mallorcako erresumarentzako oparoa eta baketsua izan zen. Harreman onak izan zituen Aragoiko Jaime II.a erregearekin; Arango harana itzuli zion eta Sardinia konkistatzen lagundu zion (1324).