Antso Gilen
Gaskoinako dukea 1022-1033 urteetan, Nafarroako Antso III.aren lehengusua (1033. urtean hila). Haren laguntza jaso zuen Okzitaniako Tolosako kondeei aurre egiteko, eta Agen, Astarac, Coserans eta Comminges-eko lurraldeak beretu zituen. Lehengusuaren laguntzaren ordainean haren basailu egin zen, eta musulmanen aurkako espedizioetan lagundu zion.