Santoro, Claudio
Brasildar musikagilea (Manaus, Amazonas, 1919 – Brasilia, 1989). Oso gazterik hasi zen musika ikasketak egiten. Biolin karrera egin zuen Rio de Janeiroko Musika Kontserbatorioan, eta 18 urterekin biolin irakasle zen. 1948 inguruan, musika dodekafonikoaren eraginpean, adierazpen liriko soiletara jo zuen. Geroago, bere garaiko beste musikari asko bezala, abertzaletasun musikalera iritsi zen, folklore musikaren eraginarekin. 1960ko hamarralditik aurrera, baina, musika dodekafonikora itzuli zen, aurreko aldietako elementuak eta esperientzia elektroakustikoak tartekatuz. Lan aipagarrienak: Batucada, Canto de amor y paz, eta zenbait sinfonia eta kontzertu.