Santo Domingo de la Calzada
(Eusk. Ozkabarte). Espainiako ipar-erdialdeko hiria, Errioxako Autonomia Erkidegoan, Glera ibaiaren ertzean. 5.737 biztanle. Laborantza (garia, garagarra, patata, mahatsa) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Monumentuei dagokienez, aipagarriak dira Erdi Aroko harresien hondakinak, XII. mendeko katedrala (XVIII. mendeko dorre barrokoa), XVI. mendeko San Frantzisko komentua eta XVII. mendeko bernardatarren komentua. v Historia. Domingo de la Calzada santuak monasterio bat sortu zuen leku horretan 1044. urtean, Santiagoko Bideko erromesen topagune izan zena. Alfontso VI.ak aginduta, zubi bat eraiki zuten Glera ibaiaren gainean eta zubiaren inguruan ospitaleak eta ostatuak sortu ziren. XIII. mendean jaso zuen hiri-guruna, eta apezpikuen hiri eta Errioxako hiriburu bihurtu zen. 1367. urtean hiria gotortzen hasi ziren Petri I.aren aginduz.
- santio
- Santio-lore
- Santis, Giuseppe de
- Santisteban Zimarro, Karlos
- Santo André
- Santo Domingo de la Calzada
- Santo Domingo
- santodomingoar
- Santoña
- Santorin
- Santoro, Claudio