Santos, Nilton dos
Brasildar futbol jokalaria (1925). Futbolaren historiako denfentsa onenetako bat. Bere karrerako urterik hoberenak Botafogo taldean eman zituen. Hogeita hiru urterekin hasi zen taldean jokatzen, eta Brasilgo, Hego Amerikako eta munduko txapeldun izatera iritsi zen. Botafogo taldearekin Rioko lau txapelketa irabazi zituen (1948, 1957, 1961 eta 1962), Rio-Sao Paulo lehiaketa bi (1962, 1964), Hego Amerikako txapelketa bat (1949), eta Panamerikar bat (1952). Gainera, Brasilgo selekzioarekin, munduko bi txapelketa irabazi zituen (1958, 1962), azkena 37 urterekin. Bere karreran zehar Garrincha, Didí, Zagalo edo Pelé bezalako jokalariekin jokatu zuen.