Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Santos

Brasilgo hego-ekialdeko hiria eta portua, São Pauloko estatuaren hego-ekialdean, São Vicente uhartean, izen bereko badiaren ertzean (Ozeano Atlantikoa). 411.000 biztanle. Bi aireportu. Brasilgo porturik garrantzitsuena da eta kafea esportatzen duen munduko lehen portua. Kafeaz gainera, kotoia, azukrea, bananak, artoa, fruituak eta arraina esportatzen ditu. Oso garrantzitsua da hiriko ekonomian, halaber, industria (garraiorako gaiak, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, kimika industria, petrolio eta azukre findegiak). v Historia. 1536. urtean sortu zuten hiria portugaldarrek eta oparotasun handia izan zuen azukre kanabera soroei esker. 1586. urtean jaso zuen hiri-gutuna eta garai hartan ere matxinada bat bultzatu zuten hiriko biztanleek esklabotasunaren aurka. 1591. urtean ingelesen mende geratu zen Santos.