Santio-lore
iz. Bot. Hiperikazeoen familiako belar landare zuzen adartsua, 30-90 cm luzea, sortako lore horiak eta elkarren aurka antolatutako hosto txiki luzaranak dituena (Hypericum perforatum). Asiki-belarra izenaz ere ezagutzen da. Oso iparraldeko uharteetan izan ezik Europako beste lurralde guztietan hazten da, tontor eguzkitsuetan, sasi artean eta basoetako argi guneetan batez ere. Santio egunez baserrietako ate alboetan jarri izan da Euskal Herriko zenbait eskualdetan.