Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Santimamiñe

Bizkaiko historiaurreko aztarnategia, Kortezubiko herrian. Leize bat da, Ereñusarre mendiaren ondoan, Basondo izeneko leku batean dagoena. 1916-1917. urteetan aurkitu ziren bertako pinturak eta marrazkiak, eta 1918an ekin zieten Telesforo Aranzadik, Enrique Egurenek eta Jose Migel Barandiaranek arkeologia lanei; Gerra Zibilaren garaian eten ziren lanak eta 1953an hasi ziren berriro. Arkeologia maila asko bereizi dira indusketa lanetan, erromatarren garaietatik Paleolitos Aroa arte (Madelein aldia). Garrantzi berezia dute Santimamiñeko pinturek eta marrakiek. Animalien irudiak dira (bisonteak, zaldiak, zezenak, oreinak, ahuntzak… baita hartz bat ere), beltzez margotua eta lerroen barnealdea bete gabea dutela gehienek. Hezur landuak ere aurkitu dira. Haitzuloetako arteari dagokionez, Euskal Herriko leize garrantzitsuenetako bat da Santimamiñe.