Sainte-Beuve, Charles-Augustin
Frantses idazlea eta literatura kritikaria (Boulogne-sur-Mer, 1804 - Paris, 1869). Hogei urte zituela literatura kritika lanetan hasi zen. 1828an Tableau historique et critique de la poésie française au XVIème siècle (XVI. mendeko frantses poesiaren ikuspegi historiko eta kritikoa) idatzi zuen; ahantzi samarra zegoen Ronsard poetaren obra ezagutarazi zuen obra haren bidez. Hitz lauzko eta neurtuzko obrak eman zituen ondoren: Vie, poésies et pensées de Joseph Delorme (1829, Joseph Delorme-ren bizitza, poesiak eta gogoetak), Les Consolations poema bilduma (1830, Kontsolamenduak) eta Volupté autobiografia nobela (1834). Obra horien arrakasta faltaren ondoren, kritika lanei heldu eta liburu garrantzitsuak idatzi zituen ondoren: Port Royal literatura azterlanak (1840-1859), Chateaubriand et son groupe littéraire (1861, Chateaubriand eta bere literatura taldea). Sainte-Beuveren gutun eta ohar bilduma garrantzitsuak argitaratu ziren, halaber: Les Causeries du lundi (1851-1862, Astelehenetako berriketak), Nouveaux Lundis (1863-1869, Astelehen berriak) eta Mes poisons (Nire pozoiak, 1926an argitaratua).
- Saint-Cyran apaiza
- Saint-Denis
- Saint-Denis
- Saint-Dié
- Saint-Dizier
- Sainte-Beuve, Charles-Augustin
- Sainte-Engrace
- Sainte-Engrâce
- Saint-Esprit
- Saint-Esteben
- Saint-Étienne