Safdie, Moshe
Kanadar arkitektoa (Haifa, Israel, 1938). Etxe prefabrikatuen eraikuntzan espezializatua. McGill Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Montréalen. Lanean hasi zen gero, Filadelfian, eta estudioak zabaldu zituen Montréalen, Jerusalemen eta Bostonen. Puerto Rico, Israel, Kanada, Estatu Batuak, Senegal, Iran, Boli Kosta, Mexiko eta Australian egin ditu bere arkitektura proiektuak. Gainera, eskolak eman ditu McGill, Yale eta Ben Gurion unibertsitateetan. 1978an, Harvardeko Unibertsitateko hiri diseinuko irakasle hartu zuten.