Safarik, Pavel Josef
Eslovakiar filologoa eta arkeologoa (Kobeliarov, 1795 - Praga, 1861). Pragako unibertsitateko liburutegiko zaindaria izan zen 1841. urtetik aurrera, eta unibertsitate hartako eslaviar filologia saileko katedraduna 1848-1849 urteetan. X. mendea arteko eslaviar zibilizazioa aztertu zuen, eta txekiar hizkuntzari buruzko ikerketak ere egin zituen. Obra nagusiak: Geschichte der slavischen Sprache und Literatur nach allen Mundarten (1826, Eslaviar hizkuntza eta literaturaren historia bere dialekto guztietan), Slavanske starozitnosti (1837, Eslaviar antzinateak) eta Geschitche der südslawischen Literatur (1864. urtean argitaratua, Hegoaldeko eslaviar literaturaren historia).
- saeta
- Saez, Iñaki
- Saenz de Samaniego, Gonzalo
- safabida
- safari
- Safarik, Pavel Josef
- safawi
- Safdie, Moshe
- Safi
- Safid
- safiko