Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saenz de Samaniego, Gonzalo

Arabar politikaria (Samaniego, 19XX). Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da. Enologoa da. Arabako Errioxan, mahastizaintzan diharduten hainbat enpresa eta elkartetan jardun du aholkulari gisa. 1990etik 1993ra, Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteko (UAGA) Batzorde Betearazleko kidea izan zen. 1991tik 1999ra, Samaniegoko Udaleko alkate izan zen. 2002ko urtarrilaz geroztik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua da.