Safi
(Arab. Asfi). Marokoko mendebaleko hiria eta portua, izen bereko probintziako (7.285 km2 eta 809.000 biztanle) hiriburua, Ozeano Atlantikoaren ertzean. 197.309 biztanle. Marokoko bigarren arrantza eta merkataritza portua da. Yususiyya-ko fosfatoak, barnealdeko gaiak eta arraina esportatzen dira bertako portutik. Industria. Oso hiri zaharra da, eta kartagotarren, erromatarren, juduen, godoen eta musulmanen esku egon zen XI. urtetik aurrera. Portugaldarrek okupatu zuten (1508-1541). Oparotasun handia izan zuen XVI-XVII. mendeetan. Aipagarriak dira XIV. mendeko komentu gotortua eta XVI. mendean portugaldarrek eraikitako gotorlekua.