sable-arrain
iz. Zool. Trikinidoen eta lepidopodidoen familietako arrain luzaran batzuen izena. Ezpata-arrain izenaz ere ezagutzen dira. v Sable-arrain arrunta (Lepidopus caudatus). Lepidopodidoen familiako arraina, isatsa bi adarretan banatua eta gorputzaren erdialdetik isatserainoko uzki-hegala dituena. Mutur luze zorrotza, beheko baraila goikoa baino luzeagoa duena, oso aho zabalkorra eta begi handiak ditu. Buruaren atzetik isatserainoko bizkar-hegala du. Kolorez zuri zilarkara izaten da. Itsaso Atlantikoaren ekialdean, Ingalaterratik Marokoraino eta Mediterraneo itsasoko mendebalean bizi da.
- sabino
- Sabino, Julio
- sabir
- sable 1
- sable 2
- sable-arrain
- Sables d’Olonne, Les
- saboi
- Savoia Garaia
- Savoia
- Savoia