Sables d’Olonne, Les
Frantziako mendebaleko suprefetura hiria eta portua, Ozeano Atlantikoaren ertzean (Vendée). 18.204 biztanle. Merkataritza eta arrantza portua. Euskaldun arrantzaleekin harreman estuak izan ditu portuak historian zehar. Turismoa (hondartzak) eta industria (ontziolak, burdinbide gaiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da estilo gotikoan eraikitako Notre-Dame-de-Bon-Port eliza (XVII. m.).
- Sabino, Julio
- sabir
- sable 1
- sable 2
- sable-arrain
- Sables d’Olonne, Les
- saboi
- Savoia Garaia
- Savoia
- Savoia
- Savoiako etxea