Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sabino, Julio

(Lat. Iulius Sabinus). Galiar jatorriko militar erromatarra (Erroman hila, K.o. 79). Galiari burujabetasuna itzultzen saiatu zen Civilis-ek bataviarren matxinada bultzatu zuenean. Zesar izendatu zuen bere burua eta galiar osteen buru jarri zen, baina garaipen batzuk lorturik ere gerra galdu zuen eta bederatzi urte eman zituen leize batean ezkutaturik; azkenik aurkitu zuten eta Vespasianoren esku utzi. Hark hilarazi zuen 79. urtean.