sabino
edo sabinatar. iz. K.a. 1000. urte inguruan Italiako penintsulako erdialdean bizi zen leinua, samniarren familiakoa, hizkuntzaz oskoa. Haien erlijioaren ezaugarri batzuk jaso zituzten erromatarrek. Plutarcok idatzi zuenaren arabera, Romulok, Erromako balizko sortzaileak, jai handi batera gonbidatu zituen sabinoak eta egokiera hartaz baliatu zen haien emakumeak bahitzeko. K.a. 449. urtean menderatu zituzten erromatarrek sabinoak eta K.a. 268an eman zieten erromatar herritasuna.