Sabina, Joaquín
Espainiar folk-rock abeslaria (Ubeda, Jaen, 1949). Gaztetan antzerki talde baten ikuskizunei musika jartzen lan egin zuen, eta ondoren, Ingalaterrara joan zen. 1976an Ingalaterratik itzuli zenean, Madrilen hartu zuen bizilekua eta La Mandrágora aretoan emanaldiak eskaintzen hasi zen Javier Krahe eta Alberto Pérez musikariekin batera. Handik hilabete batzuetara, kontratu bat izenpetu zuen Movieplay etxearekin eta 1978an lehenengo diskoa kaleratu zuen, Inventario. 1980an Epic etxearekin Malas Compañías lana argitaratu zuen, eta hantxe agertu ziren Sabinaren lehen kantu arrakastatsuak: Pongamos que hablo de Madrid, Calle Melancolía, Círculos viciosos. Javier Krahe eta Alberto Pérezekin La Mandrágora lana osatu zuen 1981ean. Garai horretan Sabinaren lanak espainiar musikari ospetsuen errepertorioetan agertzen hasi ziren, hala nola, Ana Belén, Miguel Ríos, Javier Gurruchaga, Hilario Camacho, Juan Antonio Muriel, Los Secretos. Si yo fuera presidente telebista sailean aritu eta telebistarako zenbait doinu egin ondoren, 1984an Ruleta Rusa kaleratu zuen eta 1985ean, BMG-Ariola etxearekin, Juez y Parte. Aurrerantzean Sabinaren arrakastak gora egin du, batez ere, En Directo, Con Viceversa lanekin. Hotel, dulce hotel (1987), El hombre del traje gris (1988) eta ondorengo beste lanek, Con un par, eta Nos dieron las diez, Sabina eklektikoagoa erakusten dute eta bere belaunaldikoa baino jende gazteagoa erakarri du haien bidez.
- Sabellius
- sabi
- Sabicas
- Sabin, Albert Bruce
- sabina ipuru
- Sabina, Joaquín
- sabindar
- Sabine
- sabino
- Sabino, Julio
- sabir