Sabicas
(Jaiotza izena, Agustín Castellón Campos). Espainiar gitarra jotzailea (Iruñea, 1912 - New York, 1990). Flamenkoko gitarra jotzaile onenetakotzat hartzen da. Gitarra bere kabuz ikasi zuen eta zazpi urte zituela egin zuen debuta, bere jaioterrian. Handik hiru urtera Madrila joan zen Dorado Antzokian jotzera. Espainia osoan zehar egin zituen birak, flamenkoko abeslari nagusiei laguntzen. 1936an New Yorkera joan zen Carmen Amayarekin eta han bizi izan zen hil zen arte. Estatu Batuetatik antolatzen zituen bere errezitalak mundu osoan eta oso ospetsu egin zen. Bere diskoen bidez, eragin handia izan zuen gitarra jotzaile flamenkoetan. Hainbat domina eta sari eman zizkioten, besteak beste urrezko zenbait disko.