Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sabi

iz. Landare apaingarria, lore gorri ugari, mulkotan, ematen dituena (Amaranthus sp.).  v Sabia (Amaranthus caudatus, Amaranthus blitum etab.). Amarantazeoen familiako landare apaingarria, lore gorri ugari, eta arrautza egiturako hosto luzaranak, berde argiak edo berde gorrixkak, dituena. || Landare horren lorea. v Sabi beltza (Chenopodium polyspermum). Kenopodiazeoen familiako belar landarea, zurtoin luze zuzena edo adartsu zabala, lau ertzekoa, eta kolorez gorria duena. Hostoa arrautza egiturakoa du, alderik zabalenean hortz bat edo bi dituena. Lorea hosto-txortenen oinean eta pikor-sortetan eratua izaten du. Mediterraneo itsasoaren inguruetako lurraldeetan izan ezik, Europako beste guztietan oso zabaldua da, eta labore sailetan hazten da, batez ere. v Sabi zuria (Chenopodium album). Kenopodiazeoen familiako belar landarea, 1,50-2 m luzea, itxuraz sabi beltzaren oso antzekoa. Sustraia luze sakona izaten du, zurtoina zuzena eta adartsu samarra, eta hostoak gezi-itxurako horztunak, gainetik berdeak eta azpitik zurixkak. Loreak pikor itxurakoak ditu, buruxketan eratuak eta hosto-txorten bakoitzaren oinean kokatuak. Labore lurretan, bide bazterretan eta luberrietan hazten da batez ere. Sabi zuriaren hazia irina egiteko erabiltzen zen lehen.