Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sabellius

Kristau heretikoa (Zirenaika, II. m.). Erroman zegoela, monarkianismo izeneko dotrina onartu eta zabaldu zuen. Dotrina horren arabera, Hirutasun Santua osatzen duten Aita, Semea eta Izpiritu Santua pertsona bakar eta bera dira, hiru molde desberdinetan azaltzen dena. Kalisto I.ak eskumikatu zuen 217. urtean. 381. urtean, Konstantinoplako kontzilioan, berriro ere kondenatu zituzten Sabelliusen dotrinak. XVI. mendearen hasieran, erreformaren garaian, Miguel Servet ideia haien alde agertu zen, eta XVIII. mendean dotrina haren araberako kristau eliza berri bat sortu zuen Emmanuel Swedenborg mistiko suediarrak.