Sabatier, Robert
Frantses idazlea (Paris, 1923). Haurtzaro gogorra izan zuen eta gaztetan Erresistentzian aritu zen. Tipografoa zen lanbidez, eta berak osatu zituen bere lehenengo bertso taulak: les Fêtes solaires (1955, Eguzki festak); les Poisons délectables (1965, igar daitezkeen pozoiak), les Châteaux des millions d'années (1969, Milioika urteko gazteluak), Icare et autres poèmes (1976, Icaro eta beste poema batzuk), l'Oiseau de demain (1981, Biharko txoria); Écriture (1993, Idazketa). Bestalde, frantses poesiaren historia argitaratu zuen bederatzi liburukitan (1976-1982). Sabatierren eleberrietan Olivier pertsonaia da protagonista: Allumettes suédoises (1969, Suediar poxpoloak), Trois sucettes à la menthe (1972, Hiru txupete mentan), les Noisettes sauvages (1974, Hur basatiak), les Fillettes chantantes (1980, Ume abeslariak). Heroi hura agertu zen berriro David et Olivier (1986) eta Olivier et ses amis (1993, Olivier eta bere adiskideak) lanetan. Beste lan batzuetan, ordea, kontakizunen bidez mundu miragarria eta alegoria bilatzen saiatuko da: les Enfants de l'été (1978, Udako haurrak), les Années secrètes de la vie d'un homme (1984, Gizon baten bizitzako ezkutuko urteak). Lan horietan eta ondorengoetan, hala ere, egilearen harridura ahalmenak bizirik dirau: le Livre de la déraison souriante (1991, Zentzugabekeria irribarretsuaren liburua), le Cygne noir (1995, Beltxarga beltza), le Lit de la merveille (1996, Miragarriaren ohea).