Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sabelalde

iz. Giza enborraren behealdeko barrunbea, digestio aparatuaren, gernu aparatuaren eta ernal aparatuaren hainbat organo dituena; abdomena. ◊ Abereengan, sabelaldearen kideko zatia.  v  Sabelaldearen parteak. Sabelaldeak hiru parte ditu erdian eta sei alboetan. Erdiko hirurak dira: epigastrioa, gibela, gibel hodiak, sabela, piloroa, duodenoaren hasiera, pankrea, aorta eta kaba zainak hartzen dituena; mesogastrioa, zeharkako kolonaren erdialdea, duodenoaren hirugarren partea, eta heste meharraren hasiera hartzen dituena; eta hipogastrioa, heste meharraren behealdea, gernu puxika, emeetan uteroa (haurdunaldiaren 4. hilabetetik aurrera), eta ureterren behealdea hartzen dituena. Alboetako sei parteak hauek dira, goitik behera: ezker eta eskuineko hipokondrioak, eskuinean, gibelaren eskuinaldea, zeharkako kolonaren eskuinaldea eta eskuinaldeko giltzurrunaren goikaldea hartzen dituena, eta ezkerretan, sabelaren eta zeharkako kolonaren ezkerraldea, barea, pankrearen amaiera, eta ezkerreko giltzurrunaren goialdea hartzen dituena; beste bi parte dira ezker eta eskuineko gerri ingurua, heste meharraren eskuinaldea, goiko kolona eta eskuineko giltzurrunaren behealdea alde batetik, eta bestetik heste meharraren ezkerraldea, beheko kolona eta ezkerreko giltzurrinaren behealdea hartzen dituena; eta azken biak, ezker eta eskuineko alboetako barrunbeak, eskuinean, heste itsua eta goiko kolonaren hasiera eta ezkerretan, beheko kolonaren azken partea hartzen dituena. ik. abdomen.