sabel
iz. Giza enborraren aurrealdearen beheko zatia, bularretik beherakoa. Eskua sabel gainean ipinirik. Sabelaren gainean herrestan. Sabela ireki zioten. Zauri lotsagarri bat zuen mutilak sabelaren azpian. || Abereengan, giza sabelaren kideko zatia. Ardi adarduna eta behi sabelduna (esaera). || Giza enborraren aurrealdearen beheko zatiak bularretik behera eratzen duen irtenunea. ik. tripa. Handia zuen sabela. || Sabelaldea. Sabeleko mina. || Sabel-sabai. Bularraldea eta sabelaldea bereizten dituen gihar mehe eta zabala. Sabel-sabaiaren uzkurtzeak. || Sabelaldea, janarien digestio lekutzat hartua, urdailaren eta hesteen egoitza. Eta sabela berotzeko katilu bete ardo. Sabela kurrinkaz ari zait. Gure sabelak, gure jabeak (esaera). || Sabel-zorria (adierazkorra): gosea. || Emakumearengan edo abere emeengan, sabelaldea haurrak edo umeak egiteko tokitzat hartua. Zure sabeleko fruitua. Hemen gazteria amaren sabeletik dator ikasia. || Irud. Zerbaiten zati barne-hutsa edo hantua. Nola sabela hanpatzen zaion kuiari. Sabel handiko gitarra moduko bat. Itsasontzien sabela. Hormari, hagari, sabela egin zaio. || Lurrak bere sabelean ezkutaturik dauzkan urre, zilar eta ondasun guztiak. Hodei bustien sabelean.