Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sabbat

edo sabbath. (Hebr. shabbat, shavat «etena» hitzetik). iz. Juduen asteko atseden eguna, Jainkoaren gurtzari eskaintzen dioten eguna, larunbata edo zapatua. Berez, ostiraleko iluntzetik larunbateko iluntzera hartzen du. Hitza greko (sabbatton) eta latin (sabbatum) hizkuntzetara igaro zen, eta azken horretatik hizkuntza erromanikoetara. Mendebaleko euskarak ere jaso zuen hitza latinetik: zapatu. Erdi Arotik aurrera, sorginen bilkurekin lotu zituzten sabbat-eko ospakizunak juduen aurka zeuden kristauek, eta kutsu hori gorde du egun arte hitz horrek Mendebaleko literaturan.  v  Sabbat urtea. Lurra, atseden har zezan, lantzen ez zen zazpigarren urtea. Unibertsitate batzuetan, irakasleek urte batzuen ondoren hartzen duten opor-urtea.