Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Royo Jiménez, Mariano

Gipuzkoar pintorea (Donostia, 1949 - Iruñea, 1985). 15 urte zituenetik Iruñean bizi izan zen, eta hango Arte eta Lanbide eskolan sartu zen. Hasierako Nafarroako Jaialdietako bultzatzaileetako bat izan zen eta Pinturako Nazioarteko saria antolatu zuen jaialdien barnean. Erakusketa ugari egin zituen 1975-1985 urteetan. Iruñeko udaletxean, Nafarroako Jaurlaritza eta Legebiltzarrean eta Nafarroako Kutxan daude ikusgai Marianoren pinturak. Poblado de Santa Lucía film labur saritua ere (1978) berak egina zen.