Rozas Elizalde, Ixiar
Gipuzkoar idazlea (Lasarte-Oria, 1972). Informazio-zientzietako eta gidoigintzako ikasketak ditu. Kazetari eta gidoilari lanak egin ditu hainbat hedabidetan. Literaturako hainbat alor landu ditu: poesia (Patio bat bi itsasoen artean, 2001, Ernestina de Champourcin saria) ipuina (Korronteak, 2001, Donostia Hiria saria; Sartu, korrontea dabil, 2001), gazte literatura (Yako, 2001; Yako eta haizea, 2002), eleberria (Edo zu edo ni, 2000; Negutegia, 2006), eta antzerkia (Gau bakar bat, 2004).