Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Royal Geographical Society

1830ean Londresen sorturiko geografia elkartea. Ezagupen geografikoak sakontzea eta zabaltzea da elkartearen helburua, xede horretan espedizioak finantziatu eta aldizkariak argitaratzen (The Geographic Journal, The Geographical Magazine) dituela. XIX. mendean hainbat espedizio antolatu zituen Amerikan, Australian, Afrikan (D. Livingstone, R. Burton…) eta Ipar Buruan. XX. mendean, besteak beste, R. F. Scott-en Hego Bururako espedizioa eta E. Hillary-ren Everest mendirakoa Royal Geographic Society-ren kontura egin ziren.