Royce, Josiah
Estatu Batuetako filosofoa (Gras Valley, Kalifornia, 1855 - Cambridge, Massachusetts, 1916). Kalifornia, Leipzig eta Göttingen-go unibertsitateetan filosofiako ikasketak egin ondoren Harvard-eko unibertsitateko irakasle izan zen (1885-1914). Hegelen eragina agerian du Royceren filosofiak. Eragin handia izan zuen Estatu Batuetako pentsamenduan. Obra nagusiak: The Religious Aspect of Philosophy (1885, Filosofiaren erlijiozko alderdia), The Spirit of Modern Philosophy (1892, Filosofia modernoaren izpiritua), Studies of Good and Evil (1898, Ongiari eta gaizkiari buruzko azterketak), The World and the Individual (1900-1901, bi liburuki; Mundua eta norbanakoa) eta The Philosophy of Loyalty (1908, Fideltasunaren filosofia).