Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Royan

Frantziako hego-mendebaleko hiria eta portua, Charente-Maritimeko departamenduaren mendebalean, Girondako estuarioan, Ozeano Atlantikoaren ertzean. 18.694 biztanle. Frantziako Atlantikoko itsasertzeko hiri ikusgarrienetakoa da; turismoa eta arrantza (sardinak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Hiria erabat suntsitu zuten alemaniarrek Bigarren Mundu Gerran eta guztiz berreraiki zuten hirigintza proiektu modernoei jarraituz. Aipagarria da Notre-Dame eliza modernoa (1959).