Roy, Manabendra Nath
Indiako politikari komunista (Arbelia, Bengala, 1887 - Dehra Dun, Uttar Pradesh, 1954). Britainiarren aurkako borroketan parte hartu zuen Bengalan eta ondoren Mexikora joan zen. Mexikoko alderdi komunista osatzeko lanetan jardun zuen. Lenin-ekin batera kolonien arazoari buruzko tesiak idatzi zituen Nazioarteko bigarren kongresu komunistan eta hirugarren kongresuko batzorde eragileko kide izan zen (1921). Borodinen ordezko izan zen Nazioarteko ordezkaritzan, Txinan. Indiara itzuli zenean (1930) atxilotu zuten eta bost urte eman zituen espetxean. Alderdi komunistatik aldendu zen ondoren, eta Indiako Alderdi Erradikal Demokratikoa sortu zuen.
- Roxana
- Roy, Arundhati
- Roy, Bimal
- Roy, Claude
- Roy, Gabrielle
- Roy, Manabendra Nath
- Royal Geographical Society
- royalty
- Royan
- Royce, Henri
- Royce, Josiah