Roy, Gabrielle
Kanadako idazlea frantsesez (St. Boniface, Manitoba, 1909 - Québec, 1983). Europan egin zituen antzerki ikasketak eta Kanadara itzultzean idazten hasi zen. Herri xehearen itxaropenak eta nekeak agertu zituen bere obretan, nekazaritza eremuko giroa goraipatzeaz gainera. Azken urteetan irakasle izan zeneko garaiak ekarri zituen gogora, eta bi autobiografia lan eman zituen argitara. Obra nagusiak: Bonheur d’ocassion (1945), Alexandre Chenevert, caissier (1954), La petite poule d’eau (1950), Rue Deschambault (1955), La route d’Altamont (1966) eta Ces enfants da ma vie (1977).