Rouget de Lisle, Claude Joseph
Frantses musikagilea eta militarra (Lons-le-Saunier, 1760 - Choisy-le-Roi, 1836). Estrasburgon gudarosteko ofiziala zen. Gerora La Marseillase bihurtu zen Chant de guerre pour l’armée du Rhin idatzi zuen 1792an. Espetxean egon zen Izu Handiaren garaian, eta aske geratu zenean obra hauek idatzi zituen: Hymne dithyrambique sur la conjuration de Robespierre (1794), Chant des vengeances (1794), Chant des combats (1800, Egiptoko gudarostearentzat), Chants français (50 melodia) eta operarako libretoak.
- Roubaud, Jacques
- Rouco Varela, Antonio María
- Rouch, Jean
- Rouen
- Rouergue
- Rouget de Lisle, Claude Joseph
- Rouher, Eugène
- Roumain, Jacques
- Rourke, Mickey
- Rous, Francis Peyton
- Rouse, Charlie