Rossi, Aldo
Italiar arkitektoa (Milan, 1931 - 1997). Lan asko egina da arkitekto eta teorilari gisa. 1965 inguruan, beste italiar arkitekto batzuekin batera, Higikunde Modernoaren teorien zaharberritzea proposatu eta hiriaren eta horren historiaren ikuspegi berria eskaini zituen. 1966an L’architettura della città argitaratu zuen, gaur egun arkitekturako oinarrizko liburuetako bat dena. Rossiren lan askoren artean, aipagarriak dira Milango Gallaratese 2 auzoa (1969-1973), Modenako San Cataldoren hilerria (1971), Veneziako Il Teatro del Mondo (1979), Turingo Palazzo degli Uffizi berria (1984), Japoniako Fukoka hotela (1987), eta Genoako Carlo Felice antzokia (1990).