Rossellino, Bernardo
Italiar eskultorea eta arkitektoa, Antonio Rossellinoren anaia (Settignano, 1409 - Florentzia, 1464). Albertiren ikasle izan zen eta haren planoei jarraituz, Florentziako Rucellai jauregia eraiki zuen 1445-1450 urteetan. Erromako Venezia jauregia egin zuen 1455. urtean eta, Pio II.a Piccolomini Aita Santuaren aginduz, Pienzako artzapezpikuaren egoitza eraiki zuen. Eskultura obren artean aipagarriak dira Leonardo Brunori eginiko hilobia (Santa Croce, 1444) eta Villana Zorionekoari egina (Santa Maria Novella, 1452).