Röhm, Ernst
Alemaniar politikari nazia (Munich, 1887 - Munich, 1934). Alemaniako langileriaren alderdiko kide egin zen, eta Erasorako Taldeak (SA) antolatu zituen. 1923ko Munich-eko matxinadan parte hartu zuen SA taldearen buru zela. Hitler-ek kargutik kendu zuen, Röhm SA-k alderdi naziaren mende egotearen kontrakoa izateagatik eta Boliviara erbesteratu (1925). Hitler-en aginduz SA-k antolatzera bueltatu zen Röhm Alemaniara. Hitler-ek, kantziler izendatu zutenean, gabineteko kide egin zuen Röhm, SA-k alderdiaren eta gudarosteen mendean egoteko baldintzarekin. Hermann Göring-ek eta Heinrich Himmler-ek Hitler Röhm-en kontra jartzea lortu zuten, eta SA taldeekin matxinada bat prestatzearen salaketapean hilarazi zuen, “Laban luzeen gauan” (1934ko ekainak 30).