Roig, Montserrat
Katalan eleberrigilea eta kazetaria (Bartzelona, 1946 - Bartzelona, 1993). Filosofia eta Letretetako ikasketetan lizentziaduna zen, eta gaztelania irakasle izan zen Bristolgo Unibertsitatean. Literaturako lehen lanak ipuingintzaren alorrean egin zituen, adibidez Molta roba i poc sabó i tan neta que la volen, zeinarekin lortu baitzuen 1970. urteko Víctor Català saria. Baina ondoren eleberrigintzan nabarmendu zen. Aipagarriak dira Ramona, adéu (1972), El temps de les cireres (1977), non gerra osteko katalan burgesiaren erretratua egin baitzuen, L'hora violeta (1980), L'òpera quotidiana (1982) eta La veu melodiosa (1987) eleberriak. Bestalde, ospe handia eman zioten Kataluniako kulturako pertsonaia ospetsuei egindako elkarrizketek, hiru alez osaturiko argitalpen batean Retrats parl-lels izenburupean bilduak (1975) eta L'agulla daurada (1985), egileak Leningradora egindako bidaiaren kontakizunak.