Rodríguez Folgar, Jesús
Galiziar zinema ekoizlea (Puebla del Caramiñal, Coruña, 1928). Santiagoko Unibertsitatean zuzenbide ikasketak egiten hasi zen, baina berehala utzi zituen ikasketa haiek bertan behera. 1953an Madrila aldatu zen Miguel Herrero Ortigosa zinemagintzan ziharduen adiskidearen eraginez, eta iritsi bezain pronto hasi zen bera ere zinemagintzan lanean, Producciones Cinematográficas Ariel ekoiztetxearentzat, lehenik, harik eta 1957. urtean Procusak bereganatu zuen arte enpresa hura. Harrezkero hainbat ekoiztetxeren (Sonora Films, Pecsa, Auster Films…) filmetan lan egin zuen. 1969. urtean Estudios Roma Producción enpresako zuzendari izendatu zuten, eta lan handia egin zuen hurrengo hamarraldian; azpimarratzekoa da, batez ere, Paco Martínez Soriak interpretaturiko film saila. 1977an bere kasa hasi zen lanean, eta 1980an Filmayerrek ekoizpen zuzendari gisa kontratatu zuen; geroztik hainbat kargu eta lan bete zituen enpresa hartan, harik eta 1992an zinema bertan behera uztea erabaki zuen arte. Jesús Folgar Espainiako zinema ekoizpeneko pertsonaia eraginkorrenetakoa izan zen bere karreran zehar.
- Rodríguez Adrados, Francisco
- Rodríguez Baixeras, Xavier
- Rodriguez Bornaetxea, Fito
- Rodríguez Castelao, Alfonso
- Rodríguez Echeverría, Miguel Ángel
- Rodríguez Folgar, Jesús
- Rodríguez Ibarra, Juan Carlos
- Rodríguez Iglesias, Gil Carlos
- Rodríguez Pedotti, Andrés
- Rodríguez Sánchez, Manuel
- Rodríguez, Claudio